ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/05/28 10:35

Atzo, maiatzak 27, Stop Covid izeneko aplikazioa erabiltzea onartu zuen Frantziako Parlamentuak, bozken emaitza estu baten bidez. Antza, aplikazioa laster izango da eskuragarri biztanleen telefono mugikorretan.

Erabilpena derrigorra izango ez den arren, aplikazioa deskargatzen dutenek euren inguruan izan dituzten kontaktuak jakinarazi beharko dituzte, eta Bluetooth teknologiaren bidez, erabiltzaileen mugimenduak kontrolatu ahalko dira. Erabiltzaileren bat COVID-19ak jota baldin badago, harekin harremanetan izan direnei abisu bat helaraziko die aplikazioak.

Era honetako kontrol mekanismoen agerpena ugaritzen ari da hilabeteotan, COVID-19aren aitzakiapean. Konfinamenduaren hasieran, Eusko Jaurlaritzak halako aplikazio baten garapenaren berri eman zuen, norbanakoen mugimenduak kontrolatuko zituena.

NO HAY COMENTARIOS