ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Diario Público
2023/10/09 10:34

"Banden arteko borrokek" gora egin dutela eta "krimen-olatu bat" izaten ari dela argudiatuta (Foxtrot sareari nahiz immigrazioari egotzi diete hori), Armadaren eskumenak handitu ditu Suediako Gobernuak: kaleetan, Polizia laguntzeko eta babesteko ahalmena eman die militarrei. Ulf Kristersson Lehen ministroaren arabera, "analisi- eta logistika-lanetan" emango diete laguntza poliziei militarrek, baita lehergailuen erabileran eta forentse lanetan ere.

Ministroak gaineratu du "eguneraketa bat" behar zutela Suediako legeek, Armadak parte-hartze handiagoa izan dezan "segurtasun-eginkizunetan", eta beharrezko aldaketak egingo dituzte legedian, hori bermatzeko. Gobernuak aurre egin omen nahi die "Suediak parean duen mehatxua zer motatakoa den hain argi ez dagoen eremu grisei", eta militarrak erabili nahi ditu horretarako.

NO HAY COMENTARIOS