ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/11/26 15:03

Zigor altuak galdegiten dituzte Sopelako (Bizkaia) lau pertsonarentzat, joko-areto baten aurkako protestei lotuta: 32 urteko kartzela-zigorrak (zortzi urtekoak bakoitzarentzat) eta 112.400 euroko isunak eskatu dituzte haien aurka. Auzia "muntaia polizial berri bat" dela salatuz sortu dute Sopelako 4ekin 1 plataforma, eta elkartasuna antolatzen ari dira jada.

Aurreko larunbatean, auziaren nondik norakoak azaltzeko batzar informatibo jendetsu bat egin zuten Sopelan, eta elkartasuna adierazi zieten akusatuei. Laguntzaile sare bat jarri dute martxan, gainera, eta datozen asteetan hainbat ekimen egingo dituztela aurreratu dute. Otsailean izango da epaiketa.

Joko-areto baten aurkako protestetan parte hartzea leporatuta atxilotu zituen lau auzipetuak Espainiako Poliziak, 2021eko uztailean. Prozesu judizialean "gorabeherak" izan dira ordutik, baina aurrera jarraitzen du oraindik, jada epaiketa-egun bat finkaturik.

NO HAY COMENTARIOS