ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/23 11:32

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) aurreko astean plazaratu zuen Unibertsitate publikoaren eta bertoko ikasle eta langileon alde izeneko idatzia. Errektoretzak, errektoreordetzak, dekanoek, EHUko hainbat irakaslek eta zenbait ikaslek sinatu dute idatzia, eta "ikasle talde txikiak unibertsitateko elkarbizitza hausten ari direlako mamua" zabaldu dute.

EHUren eraso horren aurka, Leioako (Bizkaia) campusean agerraldi bat egin zuten joan den astelehenean hainbat ikaslek, unibertsitateko bestelako langile-sektore batzuen babesarekin. Agerraldian salatu zuten, besteak beste, "errektoretzaren interes korporatiboen aldeko mugimendu bat" izan dela EHUren idatzia, eta bere "aurpegia zuritzeko" baliatu duela unibertsitate publikoak, "autoritarismoaren gorakadan dituen ardura eta erantzukizuna bere gainetik kenduta".

"Horrelako agiri batekin, errektoretzak argi utzi du zein den bere borondatea: autokritika egin, bere ardura onartu eta ikasleok entzun beharrean, orain arte bezala, unibertsitate-eredu poliziala indartuz jarraituko du, unibertsitateko ikasleon eta langileon interesen aurka", seinalatu zuten prentsaurrekoan ikasleek, besteak beste.

Ikasleen sinadura bilketa

Ikasleek aldarrikatu zuten, bestalde, "askatasun politikoz jarduteko eta pentsamendu kritikoa sustatzeko espazio" izan behar duela unibertsitateak, "eta inola ere ez ikasleon iniziatibak eta ekimenak zapaltzeko espazio autoritario bat". Sinadura bilketa propio bat jarri dute martxan, bi aldarri nagusi oinarritzat hartuta: batetik, "Polizia unibertsitatera ez sartzea eta eskubide politikoak bermatzea, hala nola biltzeko edo propaganda egiteko eskubidea", eta, bestetik, EHUk "Israelekin duen harreman oro etetea".

Ondoko loturan egin daiteke bat ikasleen adierazpenarekin, hura sinatuta: https://labur.eus/sinadurabilk

Bestalde, adierazpena bera deskargatzeko beharra izanez gero, hemen dago eskuragarri euskaraz eta hemen gazteleraz.

NO HAY COMENTARIOS