ACTUALIDAD / Violencia machista
Sexu-jazarpena jasan du emakume batek, Bizkaibusen lanean ari zela
Zeanuriko linean eraso zion gidariari gizonezko batek, eta lanetik kanpo ere jazarri zuen gero.
2023eko irailaren 15
Sexu-jazarpena jasan du emakume batek, Bizkaibusen lanean ari zela

Joan den irailaren 4an, erabiltzaile baten sexu-jazarpena jasan behar izan zuen Bizkaibuseko gidari batek, lan-orduetan nahiz lanetik kanpo. Avanza Durangaldeako langileen batzordeak eman du erasoaren berri: Zeanuriko (Bizkaia) linean eraso zion emakumeari gizonezkoak, eta lana amaitzean ere jazarri zuen.

"Ibilgailu bakoitzean gidari bakarra egon ohi da, babesik gabe eta unean uneko egoerei aurre egiteko baliabiderik gabe", salatu dute gidariek, erasoa argitara ematean.