ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
IAren aurkezpen bat hasi berri den ikasturtean.
2024/10/07 23:47

Oraindik ez dituzte argitu selektibitate berriaren nondik norakoak Hego Euskal Herrian, ikasturtea hasi zenetik hilabete igaro den arren. Ziurgabetasun horren kontra, ikasleak protestara deitu ditu Mugimendu Sozialistako Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak: ostiral honetan, urriaren 11n, egingo ditu mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta beste hainbat herritan.

Ez jolastu gure etorkizunarekin da ikasleek protestarako aukeratutako leloa. "Politikari profesionalak gure etorkizunarekin jolasten ari dira, eta informazio eske mobilizatu diren ikasleak nola jipoitzen dituzten ikusi behar izan dugu", azaldu du IAk: "Argi gelditu da ikasleon hitzak ez duela ezer balio hezkuntza-sistema kapitalistan".

Hala, selektibitate berriaren inguruko informazioa argitu dezatela exijitzeaz gain, "selektibitatea bera kritikatu" du ikasle-antolakundeak: "Guztion kalitatezko heziketan zentratu beharrean, gehiegizko eta alferrikako lan-karga eta presioa ekartzen dizkigu. Gainera, gaitasun ekonomiko gutxien dituztenentzat zailagoa da azterketa hori ondo prestatzea, eta
indibidualismoa nahiz ikasleon arteko lehia sustatzen ditu".

"Selektibitateak hezkuntza-sistema kapitalistaren benetako aurpegia erakusten digu", IAren esanetan. Horregatik jo du ezinbestekotzat, eredu berriari buruzko argipenak izateaz gain, selektibitatearen kontra borroka egitea; baita "borroka hori, "nola ez, hezkuntza-sistema sozialistaren bidean ulertzea" ere.

Hiriburuetako deialdiak

IAk ondoko deialdiak egin ditu lau hiriburuetan: 11:30ean Gasteizko (Araba) Andre Mari Zuriaren Plazan, eta 12:00etan Iruñeko (Nafarroa) Hezkuntza Delegaritzan, Bilboko (Bizkaia) Indautxu Plazan eta Donostiako (Gipuzkoa) Bulebarrean.

NO HAY COMENTARIOS