ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/05 12:47

Euskal Herrian preso politikoei egindako hainbat harrera direla-eta, sei pertsona epaitzea proposatu du Manuel García Castellón Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Itxura denez, auziko instrukzioa ixtera behartu du García Castellón auzitegiko 3. Zigor Salak. Hala, fiskaltzak egindako eskaera ontzat emanda, sei lagun epaitzeko proposamena egin du epaileak: Antton Lopez Ruiz Kubati, Haimar Altuna, Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio.

2016tik 2020ra bitartean, besteak beste Kalera Kalera dinamikaz baliatuta, preso politikoei harrerak antolatzea leporatzen diete auzipetuei. Autoan, zehazki, 120 ekitaldi aipatzen omen ditu García Castellónek. Horri lotuta, "modu jarraituan", "biktimak umiliatzea" eta "terrorismoari gorazarre egitea" egozten omen diete sei akusatuei. Asteazken honetan jakinarazi dute, hala, epaileak hamar eguneko epea eman diola akusazioari, akusazio-idatziak aurkezteko.

Aipatutako sei pertsonak auzipetzeko eskaera egitean, 2018an zabaldutako auzi bat hartu zuen oinarritzat fiskaltzak. Urte horretan atxilotu zituzten Lopez Ruiz eta Garmendia, Miren Zabaletarekin batera. 2020ko urtarrilean ere izan ziren hainbat atxiloketa, preso politikoen harrerei lotuta: Lopez Ruiz, Garmendia, Altuna eta San Vicente eraman zituzten atxilo.

Azken urteetan, auzipetutako hainbat pertsonari egotzi izan die auzitegiak ongietorriak "antolatzea eta koordinatzea". Aipatutakoez gain, 2020ko otsailean deklaratu behar izan zuten auzitegian beste sei lagunek: Garazi Autor, Ikerne Indakoetxea, Jorge Olaiz, Irati Tobar, Alberto Matxain eta Zabaletak berak.

NO HAY COMENTARIOS