ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Izquierda diario.es
2023/09/20 09:43

Adunako (Gipuzkoa) Goiburu auzoan 35 urteko langile bat hil zen atzo, lanean ari zela izandako istripu batean. Sagar bilketan ari zen emakumea, baina istripua izan zuen gidatzen ari zen traktorearekin. Antza, atzeraka abiatu zen ibilgailua, eta zuhaitz baten kontra jotzean, harrapatuta geratu zen behargina. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu zirenerako, hilda zegoen.

Movistarrek azpikontratatutako bi langilek, gainera, lan-istripu larriak izan zituzten aurreko astean. Cotronic enpresarentzat eta Cotronicek azpikontratatutako Confetel enpresarentzat aritzen dira soldatapean biak; telekomunikazio-sareak eraikitzen jarduten dute nagusiki. Aurreko ostiralean, batetik, altuera handi batetik erori zen gizon bat Gabiriako (Gipuzkoa) Cotronicen, eta oso larri dago. Aste berdinean, eguna zehaztu ez badute ere, beste lan-istripu bat jasan zuen Confeteleko behargin batek, eta larri zauritu zen hura ere.

NO HAY COMENTARIOS