Sadarreko karga polizialen harira atxilotu dituzte lau pertsona

Lau pertsona atxilotu ditu gaur Espainiako Poliziak, haietako batzuk Indar Gorriko kideak, otsailaren 21eko gertaeren harira. Gau horretan, Osasunaren partidaren ostean, Iruñeko (Nafarroa) Sadar estadioan oldartu ziren Polizia eta segurtasun-indarrak, gutxienez 30 lagun zaurituz. Eraso polizial horren ondoren ere zaleen aurka jo du Poliziak, eta lau lagun hartu ditu atxilo gaur.

Zale batek zelaira bota omen zuen botila bat aitzakiatzat hartuta kargatu zuten egun horretan Espainiako Poliziak eta seguratek: Osasunako zaleei segika aritu ziren harmailetan, eta borra-kolpeka jipoitu zituzten bortizki. Sadar Bizirikek jasotako testigantzen arabera, 30 inguru izan ziren zaurituak. Estadio barruan kargatu ostean, gainera, Sadarren kanpoaldean ere egin zituzten kargak poliziek.

[Albistea eguneratzen ari gara]