ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/14 15:56

2022ko azaroan, kide baten etxera zihoala, eraikina mossoek inguratuta zeukatela ikusi zuen Ravaleko (Bartzelona) Etxebizitza Sindikatu Sozialistako militante batek: kidea etxegabetzen ari ziren poliziak. Berez artxibatuta zegoen pertsona hori etxetik kanporatzeko prozedura penala, eta hainbatetan salatu dutenez, beraz, legez kontrakoa zen gauzatzen ari ziren etxe-kaleratzea.

Hala helarazi zien agenteei gerora auzipetua izan zen pertsonak, eta El Salto-n azaldu duenez, hainbatetan "etxegabetze-agindua eskatu" zuten arren, Poliziak esan zien "ez zela beharrezkoa". Esku hartzen saiatu zen sindikatuko militantea, baina beheko solairura jaitsiarazi zuen Poliziak, indarrez, eta pareta baten aurka kolpatu zuen.

Jipoitu egin zuten bertan: mosso batek iletik heldu zion eta gogor estutu zion belauna buruaren aurka. Gero, Bartzelonako osasun-etxe batera eraman ondoren, Les Corts auzoko komisarian atxilo izan zuten.

Mossoak eginiko zauriak larriak ziren, eta hala adierazi zuen sindikatuko militantea ikusi zuen forentseak. Baina Poliziak salaketa bat aurkeztu zuen zaurituaren aurka, agenteari ostikada bat ematea egotzita, eta auzipetuta dago gaur egun. Ravaleko Etxebizitza Sindikatua Sozialistako kideak argi adierazi du berriki: "Zein da zigor eskaeraren arrazoia? [...] Mosso baten jipoia jaso izana".

Epaiketa ostegunean, ekainaren 13an, izan zen. Sindikatuko militantearen aurka, bi urteko kartzela-zigorra eta 1.200 euroko isuna eskatzen zituen fiskaltzak. Hainbat pertsona kontzentratu ziren epaitegi aitzinean, Beti elkarrekin, errepresioaren aurka Joana absoluzioa lelopean.

NO HAY COMENTARIOS