ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: uztarria.eus
2021/05/23 13:54

Istiluak izan dira bart Azpeitiko (Gipuzkoa) Izarraizko Atea parkearen inguruan. Ertzaintza gauerdian bertaratu zen hara, parkean nahiz Ikasberriko aparkalekuan zeuden gazteengana. Uztarria-k jakinarazi duenez, ertzainei aurre egin zieten hainbat gaztek, eta haien aurka oldartu ziren polizia-agenteak.

Foam jaurtigailuak erabili zituzten gazteen aurka, haiek sakabanatzeko. Sanjuandegi auzora ere hedatu ziren istiluak, eta antza, 18 urteko gazte bat hartu zuten atxilotu orduan, 01:30ak aldera. Gazteek ere ertzainei aurre egiten jarraitu zuten, eta dirudienez zenbait objektu bota zizkieten. Badirudi orduan atxilotu zituztela beste bi gazte, 14 eta 15 urtekoak. Dena den, laugarren atxilotu bat ere izan da antza, 19 urtekoa.

Uztarria-ren arabera, Zarauzko (Gipuzkoa) komisaldegian eman dute gaua atxilotuek, baina aske geratu dira dagoeneko.

Gaur arratsalderako elkarretaratzera deitu dute Azpeitian, Jazarpen polizialik ez, burgesiaren erasoaldia gelditu lelopean. 18:30ean izango da protesta, herriko plazan.

Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak "gogor" salatu du bart Azpeitian gertatutakoa; hain zuzen, "gazteen kontra izan den biolentzia poliziala" gaitzetsi du.

NO HAY COMENTARIOS