ACTUALIDAD / Consejos socialistas
Protestara deitu du Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak, Ertzaintzaren azken hilketa salatzeko
Agerraldi psikotiko bat zela-eta modu bortitzean esku hartu eta gizonezko bat erail zuen Poliziak otsailean, Astigarragan. Gaur arratsalderako, Poliziaren indarkeriaren aurkako elkarretaratze batera deitu du eskualdeko Kontseilu Sozialistak: 19:00etan izango da protesta, Astigarragako Joseba Barandiaran plazan.
2024eko martxoaren 20
Protestara deitu du Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak, Ertzaintzaren azken hilketa salatzeko
— ARGAZKIA Twitterretik hartutakoa

Gaur atera da argitara Astigarragan (Gipuzkoa), joan den otsailaren 2an, 36 urteko gizonezko bat hil zuela Ertzaintzak. Agerraldi psikotiko baten ondorioz modu bortitzean esku hartu zuen ertzainen BIZKOR unitateak, eta Poliziaren eskuetan hil zen agerraldia jasan zuen astigarragarra, Eneko Valdés.

Bere hurbilekoek ateratako argazkietan eta autopsian argi azaltzen dira ertzainek Enekori eragindako lesioak: kolpeak, saihets hautsiak, urradurak... Taser pistolarenak diruditen markak ere baditu gorpuak.

Hilketa eta Poliziaren indarkeria salatzeko, mobilizatzera deitu du Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak. Kontzentrazio bat antolatu du gaur arratsalderako, Astigarragan bertan: Joseba Barandiaran plazan izango da protesta, 19:00etan hasita.