ACTUALIDAD / Presos políticos
Bi hilabeterako Espainiaratuko dute Garikoitz Aspiazu preso politikoa, epaiketa baterako
Espainiako Estatuak igorritako hiru euroagindu onartu ditu Frantziako Apelazio Auzitegiak. Abuztua baino lehen Espainiaratuko dute preso politikoa, 2002ko ekintza batengatik Auzitegi Nazionalean epaitzeko.
2022eko urtarrilaren 13
Bi hilabeterako Espainiaratuko dute Garikoitz Aspiazu preso politikoa, epaiketa baterako

Garikoitz Aspiazu preso politikoaren aurkako hiru euroagindu onartu ditu Frantziako Apelazio Auzitegiak. Espainiako Estatuak bidalitako hainbat eskaeraren inguruan ebatzi du auzitegiak, eta onartu du abuztua baino lehen Aspiazu entregatzea, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitua izan dadin.

2002an Bilbon (Bizkaia) izandako ekintza batengatik epaituko dute oraingoan. Euroagindu eskaera gehiago ere egin dituzte haren aurka, baina informazio gehiago eskatu du Frantziako Estatuak horien inguruan.

Aspiazu 2008ko azaroan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETAko kide izatea egotzita. Geroztik, han ari da zigorra betetzen, baina aurrez ere Espainiaratu izan dute, beste auzi batzuekin lotuta.