ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/02 15:49

Euren propaganda faxista zabaltzen saiatzeko, Vox alderdiak bi postu jarri ditu asteburuan Iruñerrian: atzo Errotxapera bertaratu ziren, eta Berriozarren izan dira goiz honetan. Gaurkoan, igandez, Etxaburua kalean ipini du informazio-postua alderdi faxistak, 11:00etarako. Foruzaingoak hasieratik babestu du taldea, are gehiago: faxisten kontrako protesta sakabanatu eta hainbatetan kargatu du manifestarien aurka.

Lehenengo, postu aurrean polizia-lerro bat osatu dute foruzainek eta borra-kolpeka saiatu dira protestan ari zirenak kanporatzen. Aurrerago, baina, foam jaurtigaiak ere erabili ditu manifestarien kontra, bai Voxek propaganda-postua martxan zeukanean, bai postua kendu duenean. Lekukoen arabera, kargetan gutxienez hamasei pertsona zauritu dituzte poliziek. Horietatik bi, gutxienez, foam jaurtigaiekin daude zauriturik: belaunean jo dute bat, eta saihets-hezurretan eman diote besteari.

Atzo ere, kargak Errotxapean

Polizia-indarrek atzo ere erakutsi zuten zein den euren lana. Errotxapeko Margarita Plazan jarri zuten informazio-postua Voxekoek, gaur bezala, goizeko 11:00etarako. Orduan ere, ordea, jende ugari mobilizatu zen faxistei aurre egiteko; eta, orduan ere, Vox babesten jardun zuten poliziek. Kasu horretan, Espainiako Polizia izan zen Voxen postua polizia-lerro baten bidez defendatu zuena eta manifestarien kontra oldartu zena.

Agenteek behin baino gehiagotan kargatu zuten protesta egitera bertaratu zirenen aurka, atzo ere, borrak nahiz gomazko pilotak erabilita. Hainbat lagun zauritu zituzten.

NO HAY COMENTARIOS