ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Orhan Qereman/Reuters
2025/05/12 10:39

Kurdistango Langileen Alderdiak (PKK) astelehen honetan iragarri du desegin egingo dela eta bukatutzat eman duela Turkiako Estatuaren aurkako borroka armatua. Maiatzaren 5etik 7ra bitartean egin du bere 12. kongresua PKK-k, bi tokitan bereizita, eta bertan hartu du erabakia, Firat agentzia kurduak jakitera eman duenez.

Erakundearen esanetan, Abdullah Öcalan buruzagi espetxeratuak otsailaren amaieran egindako deialdiari erantzuten dio erabakiak. Öcalanek eskatu zuen PKK "desegin" zedila eta taldeak "armak utzi" zitzala, DEM alderdiak jendaurrean irakurritako mezu baten bidez.

PKK-ren komunikatu ofizialak dio "PKK-ren izenean egindako jarduera guztiei amaiera eman" diela, eta desegiteak berekin dakarrela borroka armatua behin betiko etetea, 40 urte baino gehiagoren ondoren. 45.000 hildako inguru izan dira gatazkan, Nazio Batuen Erakundeak eta nazioarteko hedabideek emandako datuen arabera. Kongresuaren emaitza guztiak "laster" argitaratuko dituela ere esan du PKK-k, bi egoitzetako ondorioak kontuan hartu eta gero.

Turkiako Gobernuak, Recep Tayyip Erdoque presidentearen eta Yasar Guler Defentsa ministroaren bitartez, erakundearen "erabateko" desegitea eskatu du, "armak entregatuz eta PKK-ri lotutako legez kanpoko egitura guztiak ezabatuz". "Aro berria sendotzeko berme egiaztagarrien beharra" exijitu du Ankarak.

NO HAY COMENTARIOS