ACTUALIDAD / Régimen salarial
Pertsona migratzaileak legez kontra esplotatzen dituen lantegi bat aurkitu dute, Bilbon
Arropa josteko lantoki batean, gutxienez sei behargin izan dituzte miseriazko baldintzetan: bederatzi orduko lanaldiekin eta asteko zazpi egunetan lan eginda, 200 euroko soldatak dituzte langileek. Ez daukate bizileku- eta lan-baimenik.
2023eko maiatzaren 25
Pertsona migratzaileak legez kontra esplotatzen dituen lantegi bat aurkitu dute, Bilbon
— ARGAZKIA El Correo

Bi enpresaburu atxilotu dituzte Bilbon (Bizkaia), arropa josteko lantegi batean, gutxienez bost pertsona migratzaile legez kontra esplotatzeagatik. Ametzola auzoan dago lantokia, eta polizia-operazioa egitean sei langile zeuden bertan; horietako bostek ez daukate bizileku- eta lan-baimenik. Hortaz, baimenik gabeko beharginak lanean izatea eta Gizarte Segurantzari iruzur egitea da enpresaburuei leporatu dietena.

Langileek azaldu dutenez, lan-baldintza negargarrietan jardun dute arropa josteko lantegian. Asteko zazpi egunetan aritzera behartzen zituzten, jaiegunik gabe, eta bederatzi orduko lanaldiekin (07:00-16:00). Soldatak, gainera, miserableak ziren: 200 euro hilean.

Azken asteetan, pertsona migratzaileak esplotatzeko zenbait sare atzeman dituzte Euskal Herrian; zehazki, Arabako Errioxan eta Vianan (Nafarroa). Errioxan eta Badajozen ere aritzen zen azken sare hori.