ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / EITB
2025/09/30 09:15

Ikerketapean daude Pasaiako (Gipuzkoa) arrantza-ontzi bateko hiru langile, EITBren esanetan, "matxinada bat antolatzea" leporatuta. Izan ere, ontziko kapitainari "mehatxu egitea" eta armadoreari "eraso egitea" egotzi diete hiru pertsona horiei, eta beste zortzi beharginek ere protesta egin zutela argitu dute hainbat hedabidek. Jatorri senegaldarrekoak omen dira guztiak. Hala ere, ez dute jakinarazi zer dela-eta egin zieten aurre kapitainari eta armadoreari, ez eta zein baldintzatan dituzten ere.

Larunbat eguerdian izan ziren gertakariak Ribadesellatik (Asturias) hurbil, eta Gijongo portuan lehorreratu zen ontzia, Guardia Zibila bertaratu eta esku hartu ondoren. Ikerketa bat jarri dute martxan Gijongo portuko Guardia Zibilaren Atal Fiskalak eta Asturiasko Eremuko Polizia Judizialaren Unitate Organikoak. "Mehatxu" eta "eraso" delituak leporatzen dizkiete aipaturiko hiru langileei.

NO HAY COMENTARIOS