ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/26 09:37

Valentzian aurkeztu eta astebetera, Katalunian ere Organització Juvenil Socialista sortu dutela jakinarazi dute. Bideo baten bidez eman dute argitara aurkezpen agerraldia, eta azaldu dute OJS tresna bat izango dela "antolatzeko, eta gauzen egungo errealitateari aurre egingo dion eta gaindituko duen alternatibaren eraikuntzan aurrera egiteko".

"Errealitate hori gero eta gordinagoa eta bortitzagoa da eta izango da, eta erabat ezinezkoa da hobera egitea kapitalismoaren barruan; gizartea klasetan banatzen duen sistema baten barruan", ohartarazi du OJSk. "Esplotatzaileak eta esplotatuak, zapaltzaileak eta zapalduak dauden bitartean, biolentziak eta miseriak gure bizitzak zeharkatzen jarraitzen duten bitartean, gure ardura da antolatzea. Geure burua defendatzeko, botere bat eraikitzeko, ofentsibara igarotzeko, eta errealitate bihurtzeko gure azken helburua: indarkeria eta esplotazio guztietatik aske bizitzea, gu eta gizateria osoa".

Beharrezkotzat jo dute "hegemoniko bilakatzea proiektu komunista", eta berriz ere "alternatiba egingarri bihurtzea iraultza". Eta argitu dute "iraultzan sinestea" dela "proletalgo osoa antolatzea egiaz emantzipatzailea eta iraultzailea den proiektu batean".

"Dagoeneko miseria osoan dauden, edo hala egon arte okerrera eta okerrera egingo duten bizi-baldintza batzuk ikusi eta bizi baino ez dugu egiten gazte proletariook", seinalatu dute. "Politikoki antolatzeko" orduan ere baldintza horiek eragina dutela uste dute, eta horren isla direla "gazteria langilearen kontrako neurrien gogortzea edo espainolismoa eta faxismoa bezalako joera erreakzionarioen gorakada".

"Bai ezker parlamentarioaren aukeren porrotak, bai gehiago edo gutxiago alternatiboak diren proposamen politikoen porrotak, gure klasearen eta politika burgesaren fartsaren arteko distantzia eta gaitzespena areagotu baino ez dute egiten", nabarmendu dute OJSko kideek. 

"Aurrean ditugun erronkak ez dira gutxi: militantzia politiko iraultzailea praktikan jartzen dugu, Autodefentsa Sozialista gauzatzen dugu, mugiezina dela sinetsarazi ziguten hori guztia kolokan jartzen hasten gara", jarraitu dute. "Gazte proletarioak: nazioarteko antolakuntza iraultzaile bat berrosatzeko eginkizun historikoa daukagu, gure aurretik saiatu direnen ardura eta adibidea ditugu, eta premia eta borondatea ditugu, gaur gaudenongatik eta etorriko direnengatik", aldarrikatu dute. "Miseriaren, etsipenaren eta itxaropen faltaren kontra", Gazte Antolakuntza Sozialista indartzera deitu dute.

NO HAY COMENTARIOS