ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / ELA
2025/02/10 08:21

Beste itxiera baten berri eman dute industrian, kasu honetan, automobilgintzako enpresa batean: Oñatiko (Gipuzkoa) Stadler. Kotxeentzako pieza metalikoak ekoizten dituzte bertan, baina hartzekodunen konkurtsoan dago enpresa iazko uztailetik. Zuzendaritzak "salmenten jaitsiera" argudiatuta hasi zuen itxiera-prozesua, eta orain, "inbertitzaile falta" dela-eta, itxierarekin aurrera egin dute eta lantegia likidazioan sartu da jadanik.

Egoera horretan, kaleratze kolektibo bat proposatu du zuzendaritzak. Azkentzeko lan-erregulazioko espediente bat tramitatu du dagoeneko, fabrika zarratzean, plantilla osatzen duten 58 beharginak botatzeko. Itxura denez, datozen hilabeteetan kaleratuko dituzte guztiak.

Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak, Adegik, berriki argitaratu du koiunturari buruzko txosten berri bat, eta Europako eta batez ere Alemaniako automobilgintzan izaten ari den krisiari buruz aritzen da besteak beste. Prozesu horren parte da Oñatiko Stadlerren itxiera ere, kontuan izanik bere bezero nagusien artean daudela BMW, Mercedes eta Volkswagen. Enpresa horietan ere murrizketa ugari iragarri dituzte, eta Euskal Herria ez dago salbu: Gasteizko (Araba) Mercedesen, adibidez, berriki jakinarazi dute behin-behineko 180 langile botako dituztela.

NO HAY COMENTARIOS