ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/04 10:35

Abel izeneko militante anarkista bat kartzelaratu dute Bartzelonako (Katalunia) Brianseko espetxean. Maiatzaren 30ean sartu zuten preso, epaileak hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigor bat jarri ondoren. "Lesioak eragitea" egozten diote, "gorrotoari" lotutako larrigarriarekin. Kartzela-zigorra ez ezik, 10.000 euro baino gehiagoko "kalte-ordainak" bere gain hartzera behartu du epaileak.

Zentzu horretan, auzipetuaren babes taldeak salatu du "eskura dituzten erreminta juridiko guztiak" baliatzen ari direla Mossos d'Escuadra, fiskaltza eta epailea, eta nabaria dela Abelen kontrako "jazarpen politikoa". Poliziaren fitxategietan "anarkista bezala identifikatu" eta seinalatzen dute, eta, argudio horretaz baliatuta, leporatzen diotena "gorroto-delitua" dela esan du "aparatu judizialak".

Jusapol polizia-sindikatuaren aurkako manifestazio batean parte hartzeagatik zigortu dute militante anarkista. 2018an izan ziren gertakariak, faxista baten aurka egitea leporatzen baitiote. Abel Amnistia Legea onartu zen egunean espetxeratu zuten eta, ildo horretan, bere babes taldeak gaitzetsi du "estatuaren izaera errepresiboa zuritzeko" lege bat dela hura.

Espetxeratuari elkartasuna adierazteko mobilizaziora deitu du babes taldeak, ekainaren 9rako. Brianseko presondegian hasi eta Martorelleko tren-geltokian amaituko da manifestazioa.

NO HAY COMENTARIOS