ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/04/02 10:45

Maiatzaren 5a. Horixe da, Errondoko Auzo Etxearen (San Inazio, Bilbo, Bizkaia) aurkako prozesu judizialaren barruan, espazioa husteko ezarri duten data. Duela lau urte birjabetutako gunea berriro husteak izango lituzkeen ondorioei egin diote azpimarra; izan ere, "espazioak kolektibo ugari barnebiltzen" dituela eta horien "jardun politiko eta kulturala" arriskuan legokeela ohartarazi dute.

Gainera, desalojoak "desmoralizazio funtzioa" ere baduela esan dute: "Ezin da ulertu San Inazioko jarduera militantea Errondoko barik". "San Inazioko antolakuntza politikoaren aurkako eraso gisa ulertzen dugu, baina ikuspegi zabalago batetik, antolakuntza politiko ororen kontrako eraso gisa ere bai". Zentzu horretan nabarmendu dute Errondokoren "papera" pandemian; "gure jardun politiko-kulturalak eta aisialdiko jardunak jarraitu egin baitu".

Erantzuleak

Errondoko kideek, bestalde, ezinbestekotzat jo dute "desalojo honen erruduna seinalatzea": "Mondragon Kooperatibaren parte den Eroski enpresa milioiduna". Espaziotik "Kapitalaren legea baliatuz" eta "poliziaren bidez" kaleratu nahi dituztela salatu dute.

Gogoan izan dituzte, gainera, azken urteetan gauzatu diren desalojoak, eta azaldu dute "etengabeko mehatxupean bizirauten duten espazio okupatuak ugari" direla. "Okupazioaren aurka ez baita soilik desalojoa erabiltzen", gaineratu dute.

Manifestazioa atzo

Atzo, apirilak 1, mobilizazioa egin zuten San Inazion, Sarrikotik hasita. Desalojo mehatxuen aurrean, okupazioa aurrera lelo hartuta zeharkatu zituzten kaleak, eta Errondokoren defentsa berretsi zuten hainbat eta hainbat pertsonak.

NO HAY COMENTARIOS