ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/06 12:30

Palestinarekin Elkartasuna plataforma harremanetan jarri da hainbat konpainiarekin, garraio-enpresak eta hotel-kateak esaterako, Maccabi Tel Aviv taldeari boikot egitera deitzeko. Izan ere, Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak bihar jokatuko du Gasteizen (Araba), Baskoniaren kontra, eta aurreikusgarria da sionistek Gasteizko eta inguruko "instalazioetan ostatu hartu nahi izatea" edo bestelako "zerbitzuak kontratatu nahi izatea". Palestinarekin Elkartasunak horregatik eskatu die negozio horiei uko egin diezaiotela Maccabikoei zerbitzua ematera, Palestinarekin elkartasunez.

Enpresa ugariri bidalitako mezuan, plataformak adierazi du, "Israelgo erregimenaren nazioarteko irudi publikoa gero eta konprometituago dagoen bitartean, bere administrazioak inoiz baino beharrezkoago ikusten" duela "bere kontakizuna elikatuko duen normaltasun irudia mundu mailan saltzea". Horren adibidetzat jo du Baskoniaren eta Maccabiren arteko saskibaloi partida, eta horregatik eskatu die inguruko negozioei ez diezaietela zerbitzurik eman sionistei: "Zerbitzuak baztertzera gonbidatzen zaituztegu, Israelgo Estatuaren irudia ez garbitzearen alde".

Bihar 20:30ean izango da Baskoniaren eta Maccabiren arteko norgehiagoka, Fernando Buesa Arenan, Baskoniako zuzendaritzak partidarekin aurrera egitea erabaki baitu, Israelgo Estatu terroristaren zuriketa babestuz. Palestinarekin Elkartasunak manifestazio bat egingo du horren aurretik: bihar, 18:30ean hasiko da mobilizazioa, Gasteizko Iparralde gizarte-etxetik. Autobusak eta kotxez joateko hitzorduak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat lekutatik.

NO HAY COMENTARIOS