ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/06/07 10:20
Iruñeko (Nafarroa) epaitegi batek urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio 2020an Lizarrako (Nafarroa) diskoteka batean bi emakumeri sexu-erasoak egin zizkien gizon bati, eta 2.000 euroko kalte-ordainak ere ordaindu beharko dizkie erasotzaileak. Horretaz gain, ezingo du bi urtean emakume horiengana hurbildu ez eta haiekin harremanetan jarri. Sexu-erasoak egin zizkieten unean, euren burua defendatu zuten bi emakumeek.

Gizona mozkorra zegoela argudiatuta, zigorra arintzea erabaki du epaileak azken ebazpenean; hortaz, ez dute kartzelaratuko epaitegiak hartutako neurriak errespetatu eta beste deliturik egiten ez badu.

Lizarraldeko Itaiaren oharra

Ebazpenaren harira, sare sozialen bitartez ohar bat kaleratu du Lizarraldeko Itaiak. Albistea "kasu isolatu bat" ez dela eta "egoera ohikoa" dela salatzeaz gain, "gaur egungo jai ereduak emakume langileonganako zapalkuntza elikatzen" duela azpimarratu dute. Horren aurrean, "horrelako gizonen profilei" aurre egiteko beharra aldarrikatu dute, "baita jarrera horiek isiltzen edo elikatzen dituzten lagunei" ere. Bestalde, nabarmendu dute alkoholaren edo beste droga batzuen kontsumoak ez dituela inola ere erasoak justifikatzen edo arintzen.

Komunikabideekin ere kritikoak izan dira Itaiako kideak; izan ere, haien arabera, "xehetasun hutsalak eta morbosoak" ematen dituzte. Hori dela eta, gertatutakoa legitimatzea eta emakume langileenganako "zapalkuntza betikotzea" egotzi diete hedabideei.

Azkenik, Itaiak elkartasuna helarazi die erasoak jasan zituzten emakumeei, eta antolatzeko deia egin du.
NO HAY COMENTARIOS