ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/02/23 20:00

Astelehenean argitaratu zuten berriz Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren eta Luis Alberto Perote CESIDeko koronel ohiaren arteko elkarrizketa zahar bat, audio-grabazioan jasota. Besteak beste, Guardia Zibilak Mikel Zabaltza torturapean erail zuela frogatzen du grabazio horrek, baina ez da solasaldi horretan biek egindako aitorpen bakarra izan. Berria egunkariak atzo plazaratu zuen audio horren bertsio luzeago bat, eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren inguruan ere hitz egin zutela entzun daiteke bertan.

Elkarrizketa horretan, Lasa eta Zabalaren hilketaren zehaztapenak ematen dituzte. "Hori bi tiro izan ziren buruan, kaputxarik gabe", dio Gomez Nietok. Horren aurretik, gainera, bi militante gazteei haien hilotza lurperatzeko zuloak eginarazi zizkietela ere aitortzen du kapitainak.