Villatuertako (Nafarroa) Renolit enpresaren fabrikan lan-istripu larri bat izan zen atzo, ostegunean, goizeko 11:38ean. 29 urteko langileak eskuko atzamar batzuk galdu ditu.
Suhiltzaileak, larrialdietako medikua, anbulantzia bat eta helikoptero bat bertaratu behar izan ziren lantokira. Burgosko Unibertsitate Ospitalera eraman zuten zauritutako behargina.