ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/28 20:52

Beste lan-istripu bat jazo da Nafarroan. Atzo arratsaldean, Marcillako El Campillo industrialdeko fabrika batean lanean ari zela, pisu handi batek azpian hartu zuen 58 urteko behargin bat. Anbulantzia bat eta suhiltzaileak joan ziren, baina helikoptero batek eraman zuen langilea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Larriki zauriturik dago, eta politraumatismoak ditu gorputz osoan.

Hamaika istripu izan dira Euskal Herrian azken asteetan

Lan-istripu ugari atera dira argitara dira azken asteetan Euskal Herrian, Nafarroan gehienak. Langile bat zauritu zen Mutiloan (Nafarroa) irailaren 25ean, altuera batetik erorita; Lodosan (Nafarroa), garraiolari bat hil zen lan-istripuz irailaren 30ean, eta Bargotan (Nafarroa) besoa harrapatu zuen behargin batek egun berean.

Funesen (Nafarroa), langile bat hil zen urriaren 6an, besoa harrapatu ostean; San Adriango (Nafarroa) Laser Ebro enpresako langile batek hankak harrapatu zituen urriaren 8an; urriaren 15ean, bi langile hil ziren soldatapean lanean, Leotzen (Nafarroa) bata eta Loiun (Bizkaia) bestea; hurrengo egunean, beste langile bat zauritu zen Iruñean (Nafarroa), aldamio batetik erorita. Eta, azkenik, urriaren 18an, langile bat hil zen Lizarrako (Nafarroa) alkoholdegian.

Osotara, gutxienez bederatzi lan-istripu izan dira azken asteetan Nafarroan, eta hiru langile hil dira euren lanpostuetan. Euskal Herrian, gutxienez 48 dira aurten lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan bizia galdu dutenak. 

NO HAY COMENTARIOS