ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile bat zauritu da Arketasen
Orga batek azpian hartu zuen langilearen hanka, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Ez dute bere pronostikoaren berri eman.
2023eko otsailaren 8
Langile bat zauritu da Arketasen

Joan den astelehenean, 48 urteko behargin bat zauritu zen Arketasen (Nafarroa), soldatapean lanean ari zela. Dirudienez, arratsaldeko 17:00ak aldera, hanka harrapatu zion orga batek. Horrek kontusio bat eragin zion hankan, eta isilpeko pronostikoarekin eraman zuten Tuterako Sofia Erregina erietxera.

2023. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez sei langilek galdu dute bizia euren lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.