ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile bat larriki zauritu da Tuteran, lanean ari zela
Labe bat lehertu zen jatetxe batean, eta erredura larriak eragin zizkion 24 urteko beharginari. Ospitaleratua izan zen.
2024eko ekainaren 7
Langile bat larriki zauritu da Tuteran, lanean ari zela

Tuterako (Nafarroa) pizzeria batean egiten du lan 24 urteko langileak, eta atzo, ekainaren 6an, lan-istripua izan zuen arratsaldeko 19:20ean. Lehertu egin zen labe bat, eta, horren ondorioz, erredura larriak ditu aurpegian, gorputz-enborrean eta besoetan.

Anbulantzia bertaratu zen, suhiltzaileekin batera. Berehala ospitaleratu behar izan zuten emakumea, Tuterako Sofia Erregina ospitalean. Bertan artatu ondoren, Zaragozako (Aragoi) Miguel Servet unibertsitate-ospitalera lekualdatu behar izan zuten, pronostikoa larria zen-eta.

71 urteko laborari bat hil da Leitzan, traktorea iraulita

Joan den asteazkenean Arkiskil bidean zebilen 71 urteko laborari bat, Leitza (Nafarroa) inguruan. Gidatzen ari zen traktorea irauli egin zen, eta 19:00ak aldera ohartarazi zuten gertatutakoaz. Helikopteroa, borondatezko suhiltzaileak eta Leitzako osasun-langileak bertaratu ziren arren, ez zuten gizonaren bizitza salbatzerik izan.