ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/03/05 20:50

Baionako (Lapurdi) autoentzako tailer batean izan zen ezbeharra aurreko ostiralean, Seque auzoan. Antza, pintura kabina prefabrikatu batetik erori ziren bi langileak eta, ondorioz, bat hil eta bestea zauritu zen.

Zauritutako behargina ospitaleratu egin zuten eta, azaldu dutenez, bizitza galtzeko arriskurik ez dago. Istripuaren arrazoiak ikertuko omen dituzte.

Sindikatuen arabera, gutxienez hamar dira urte honetan Euskal Herrian lanean ari zirela hil diren beharginak.

NO HAY COMENTARIOS