ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile bat hil da Donostiako Topoa eraikitzeko lanetan
Tuneletako batean makina bat irauli da eta behargina harrapatu du. Aurrez ere izan dira lan-istripu gehiago metroaren obretan, eta 2021ean jakinarazi zuten langile bat mehatxatu zutela segurtasun falta salatzeagatik.
2026eko ekainaren 16 - 11:58
Langile bat hil da Donostiako Topoa eraikitzeko lanetan

Langile bat hil da gaur goizean Donostiako (Gipuzkoa) metroaren obretan. Euskal Trenbide Sareak azaldu duenez, tunel baten barruan ari zen lanean behargina, baina irauli egin da makina bat, eta harrapatu egin du. Momentuz ez dago beste xehetasunik.

Ez da Donostiako Topoaren lanetan gertatzen den lehenengo lan-istripua: hainbat istripuren berri eman izan dute aurreko urteetan, esaterako, 2021eko urtarrilean eta 2020ko apirilean. 2019an argitara atera zen, gainera, hemeretzi ordurainoko lanaldiak egin behar zituztela obra horietan jarduten zuten langileek, eta 2021ean jakinarazi zuten behargin batek mehatxuak jasan zituela segurtasun falta salatzeagatik.

33 lan-heriotza sei hilabetean baino gutxiagoan

2026. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 33 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan, iturri sindikalen arabera.