ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile bat hil da Donostiako hotel batean
Antigua auzoko Barcelo Costa Vasca hotelean jarduten zuen langileak, harreragile gisara. Iturri sindikalen arabera, aurten gutxienez 55 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.
2021eko azaroaren 22
Langile bat hil da Donostiako hotel batean

Beste lan-heriotza bat izan da gaurkoan Euskal Herrian, hain zuzen, Donostiako (Gipuzkoa) Antigua auzoko Barcelo Costa Vasca hotelean. Harreragile modura aritzen zen langile bat ondoezik sentitu da gaueko txandan, eta horren ostean zendu da. 63 urte zituen.

Sindikatuen zenbaketen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 55 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.