ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile bat hil da Azkoitian, hiru metroko altueratik jausita
Montajes Olaizola enpresan jasan zuen lan-istripua 62 urteko beharginak, aurreko ostegunean. Aurten, gutxienez hogei lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2023eko maiatzaren 15
Langile bat hil da Azkoitian, hiru metroko altueratik jausita
— ARGAZKIA Montajes Olaizola

Beste lan-istripu hilgarri bat izan da Euskal Herrian; oraingoan, Azkoitian (Gipuzkoa). Aurreko ostegunean gertatu zen, Ugarte industrialdeko Montajes Olaizola enpresan: luma-garabi bat ari zen erabiltzen 62 urteko langilea, eta hiru metro baino gehiagoko altueratik amildu zen. Tokian bertan hil zen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian hogei langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.