ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/16 09:02

Atzo goizean, 09:00ak aldera, lan-istripu larri bat izan zen Arriben (Nafarroa). Orella auzoko etxe batean lanean ari zela, zortzi metroko altueratik erori zen langile bat, eta larrialdi-zerbitzuetako beharginak hura suspertzen saiatu arren, bertan hil zen. 42 urte zituen.

Berriki azaldu dute, bestalde, aurreko astean beste lan-istripu larri bat izan zela Aginagan (Gipuzkoa), Viuda e Hijos de Jeronimo Izagirre enpresan. Itxura denez, erorialdi bat izan zuen berak ere, eta larriki zauriturik dago.

Bi aste baino ez dira igaro urtea hasi zenetik, eta dagoeneko lau dira Euskal Herrian argitara atera diren lan-heriotzak. Bilboaldean (Bizkaia) izan dira horietatik bi; Trapagaranen (Bizkaia) eta Santurtzin (Bizkaia), hain zuzen ere. Getxon (Bizkaia), gainera, larriki zauritu da beste behargin bat.

NO HAY COMENTARIOS