ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile bat hil da Amurrioko Tubacexen, bihotzekoak jota
Zamalloa azpikontratarentzat jarduten zuen lanean beharginak. Aurten, gutxienez 51 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2024eko azaroaren 8
Langile bat hil da Amurrioko Tubacexen, bihotzekoak jota
— ARGAZKIA Radio Llodio

Gaur goizean, 08:00ak aldera, langile bat hil da Tubacex enpresak Amurrion (Araba) daukan lantegian. Bihotzeko baten ondorioz galdu du bizia, ondoezik sentitu ostean. Itxura denez, Aiaraldekoa zen behargina, eta azpikontratatutako Zamalloa enpresarentzat aritzen zen soldatapean lanean.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 51 langilek galdu dute bizia euren lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.