ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile bat eraila Lagranen, baso lanetan ari zela
46 urteko gizona soldatapeko lanean ari zela hil da, zuhaitz baten adarra gainera erorita. Gutxienez lau langilek galdu dute aurten bizia haien lanpostuetan.
2022eko urtarrilaren 19
Langile bat eraila Lagranen, baso lanetan ari zela

Lagrango Pipaonen (Araba) galdu du bizia 46 urteko langileak, soldatapean lanean ari zela. Baso mozketan ari zen, eta adar handi bat erori zaio gainera, eguerdiko 12:15ean. Burgosko Villasana de Mena herrikoa zen langilea.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian soldatapean eraila izan den laugarren langilea da. Irailaren 6an ere galdu zuen bizia basozain batek, Zanbranan (Araba).