ACTUALIDAD / Régimen salarial
Lan-istripuz hil da langile bat Arroitzen
Atzo irauli zen 52 urteko behargina gidatzen ari zen traktorea, eta bertan hil zen. Gutxienez 62 lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian.
2024eko abenduaren 23
Lan-istripuz hil da langile bat Arroitzen
— ARGAZKIA Foruzaingoa

Beste lan-heriotza bat izan zen aurreko larunbat arratsaldean Euskal Herrian. Agoitzen (Nafarroa), irauli egin zen langile bat gidatzen ari zen traktorea, eta ibilgailuak azpian hartu zuen behargina. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu zirenerako, hilik zegoen. 52 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 62 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.