ACTUALIDAD / Régimen salarial
Lan-istripua izan zuen kale-garbitzaile batek sanferminetan
FCC enpresako langilea jausi egin zen uztailaren 10ean, eta larri dago ospitalean. Elkartasuna adierazteko elkarretaratze bat egin zuten.
2024eko uztailaren 19
Lan-istripua izan zuen kale-garbitzaile batek sanferminetan

Ezbeharra uztailaren 10ean jazo zen, Iruñeko (Nafarroa) San Fermin jaietan, gaueko txandan. Langilea altueran lan egiten ari zen, eta jausi egin zen. Larriki zauritu zen eta, ondorioz, ospitalean jarraitzen du gaur egun.

FCC Medio Ambiente enpresako beharginek elkarretaratzea egin dute, elkartasuna adierazteko.