ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Alimenco kontserba-lantokia, Milagron.
2022/06/03 14:00

Milagron (Nafarroa) dago kokatuta Alimenco kontserba-fabrika eta atzo, ekainaren 2an, lan-istripua jasan zuen hango langileetako batek. Garraiolari modura aritzen da 56 urteko gizona, eta kamioi bat kargatzen ari zirela, 10:45ak aldera, orga jasotzaile batek kolpatu zuen.

Kolpearen ondorioz konbultsioak izaten hasi zen behargina eta, orduan, suhiltzaileak zein anbulantzia bat bertaratu ziren langilea artatzeko. Egonkortu zenean ospitaleratu zuten Tuterako (Nafarroa) Reina Sofia erietxean.

NO HAY COMENTARIOS