ACTUALIDAD / Régimen salarial
Lan-heriotza baten berri eman dute Gasteizen
Herenegun galdu zuen bizia 57 urteko langile batek, eraikin batetik erorita. Gutxienez 40 lan-heriotza izan dira aurten.
2025eko uztailaren 17
Lan-heriotza baten berri eman dute Gasteizen

Duela bi egun, uztailaren 15ean, lan-heriotza bat izan zen Gasteizen (Araba), gaur jakinarazi dutenez. 57 urteko langile autonomo bat da hildakoa: Mendigurengo enpresa bateko teilatua konpontzen ari zen, baina 7 metroko altueratik jausi zen, bertako estalkia hautsi zenean.

Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, aurten gutxienez 40 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.