ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Correo
2024/07/24 09:18

Getxon (Bizkaia) ere festa ugari izango da hurrengo asteetan: ostegun honetan egingo dute Paellen ospakizuna, larunbatean hasiko dira Algortako jaiak, hurrengo astean ekingo diete Erromoko festei, eta abuztuaren 9tik aurrera izango dira Portu Zaharreko jaiak.

Urteroko hitzordu horiek aitzakiatzat hartuta, kontrol sozialerako mekanismoak indartuko ditu Getxoko Udalak (EAJ). Bideo-zaintzarako kamera gehiago jarriko dituzte "festetarako sarbideetan", eta horiek kontrolatuko dituzte udaltzainek. Ustez, zerbait gertatuz gero kamerek jasotako irudietara joko du Poliziak, nahiz eta ez duten zehaztu zer gertakari mota konrrolatu eta ekidin nahi duten.

Bestalde, jakinarazi dute polizia-indarren presentzia eta jarduna sendotuko dutela festetan; bai uniformedun agenteena, bai kalez jantzitakoena. Areagotu egingo dute, gainera, udaltzainen eta ertzainen arteko lankidetza, eta ohartarazi dute polizia-kontrol ugari antolatuko dituztela.

NO HAY COMENTARIOS