Asko izan ziren, 2020ko itxialdi orokorraren garaian, sare sozialen bidez argitaratu ziren polizia-bortizkeria kasuak. Bilboko (Bizkaia) San Frantzisko kalean izan zen kasu horietako bat martxoaren 26an. Kalean zebilen gazte batengana gerturatu zen Ertzaintza egun horretan, kontu eske. Mutilaren ama hurbildu zen orduan, semea babesteko; buruan gaitz bat duela azaldu zien polizia-agenteei. Ertzainetako batek, baina, emakumearen aurka jo zuen, eta borrarekin kolpatu zuen.
San
Frantziskoko bizilagun ugarik salatu zuten gertatzen ari zena haien
balkoietatik, eta bideoz jasotzea ere lortu zuen batek; horrek guztiak
bizilagunen aurkako errepresioa handitu zuela salatu du Bizkaiko SOS
Arrazakeriak taldeak.