ACTUALIDAD / Autoritarismo
Kanporatzearekin mehatxatu dute Gasteizko musika kontserbatorioko ikasle bat
Propaganda politikoa egiteagatik zigortu nahi dute gaztea, umiliazio publikoaren bidez eta jardun politikoa ukatzera behartuta. Gaur arratsalderako protesta bat antolatu du IAk, kontserbatorio aurrean.
2023eko martxoaren 31
Kanporatzearekin mehatxatu dute Gasteizko musika kontserbatorioko ikasle bat

Gasteizko (Araba) Ikasle Abertzaleakek jakinarazi duenez, musika kontserbatoriotik kanporatzearekin mehatxatu dute ikasle bat, lan politikoa egiteagatik. Zentroan propaganda politikoa egin zuen gazteak, eta zigortu egin nahi dute orain: umiliazio publikora makurtu nahi dute eta jardun politikoari uko egitera behartu nahi dute. Neurri horiek onartu ezean, kanporatua izango dela esan diote.

Protestara deitu dute IAko kideek, "kanporatze-mehatxua gelditzeko eta askatasun politikoak defendatzeko". Arratsaldean izango da elkarretaratzea, 18:15ean, kontserbatorio aurrean. Askatasun politikoen urraketaren aurrean, ikasle langile antolatu! lelopean egin du mobilizazio-deialdia IAk.