ACTUALIDAD / Régimen salarial
Kamioilari bat hil da Erriberrin, lanean ari zela
Aurten, gutxienez 45 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2025eko abuztuaren 27
Kamioilari bat hil da Erriberrin, lanean ari zela
— ARGAZKIA Foruzaingoa

Goizalde honetan, Iruñeko (Nafarroa) langile batek galdu du bizia AP-15 autobidean, Erriberri (Nafarroa) parean. Itxura denez, bidetik irten da 38 urteko gizonezkoa gidatzen ari zen kamioia, eta irauli egin da 04:00ak aldera. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu diren arren, ez dute lortu ibilgailu barrian harrapaturik zegoen garraiolaria salbatzea.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 45 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.