ACTUALIDAD / Régimen salarial
Kaleratuak izateko arriskuan daude Alba Macrel enpresako langileak
Sondikako eta Miranda Ebroko lantokietan 74 beharginek egiten dute lan, eta bi lantokiak itxi nahi ditu zuzendaritzak. Asteazkenean itxieraren aurka protesta egin zuten langileek.
2024eko ekainaren 14
Kaleratuak izateko arriskuan daude Alba Macrel enpresako langileak
— ARGAZKIA LAB

Sondikan (Bizkaia) eta Miranda Ebron (Burgos) dituen lantokiak ixteko asmoa adierazi du Alba Macrel enpresako zuzendaritzak. 74 langile aritzen dira lantegi horietan, eta eraikuntzako makineria egiten dute. Azaldu dutenez, hartzekodunen konkurtsora aurkeztu dute enpresa eta, beraz, kaleratuak izateko arriskuan daude beharginak.

Langileek euren "lanpostuen etorkizuna bermatzea" exijitu dute eta, horretarako, "industria-plan bat eta bideragarritasun-plan bat" behar direla azpimarratu. Gaineratu dutenez, bi lantokiak eta egun dituzten lan-baldintzak defendatuko dituzte.