ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Goiena
2019/12/31 10:15

Villenako (Alacant) presondegitik, Villabonakora (Asturias) mugitu zuten atzo, abenduak 30, Joseba Arregi Fiti preso politikoa. 73 urte ditu oñatiarrak, eta 27 urte egin ditu espetxean preso. Asturiasera lekualdatu arren, ez diote gradua aldatuko; hala, aurreneko graduan mantenduko dute, 100.2 artikulua ezarrita. Artikulu horrek ahalbidetzen du preso bakoitzaren zigor betetzea malguagoa izatea.

1992. urtean atxilotu zuten Arregi, Bidarten, ETA erakundeko buru izatea egotzita. 2000. urtean Espainiaratu zuten, eta egun, 30 urteko espetxe zigorra betetzen ari da. Zigorraren hiru laurdenak egin ditu dagoeneko.

Fraile, hirugarren graduan

Bestalde, Espetxe Zuzendaritzak hirugarren gradua ezarri dio Gorka Fraile. El Duesoko (Kantabria) kartzelan dute preso, eta presondegiak proposatu du Iruñeko espetxera lekualdatzea.

Fraile 1998. urtean sartu zuten giltzapean, eta 2015. urteko abenduan bete zituen zigorraren hiru laurdenak.

Urretabizkaia, kalean

Duela hiru egun, abenduak 28, Huelvako kartzelatik atera zen Jon Urretabizkaia preso ohia, 20 urteko espetxealdia beteta. 2000. urtean atzeman zuten elorriarra, eta hainbat espetxetan izan dute atxilo; hala nola, Kordoban, Algecirasen, Puerto de Santamarian, edota Valentzia II-n.

NO HAY COMENTARIOS