ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Etxerat
2024/01/08 09:28

Atzo jakinarazi zutenez, hil egin da Jose Ramon Foruria Foru preso politikoa. Maskuriko minbizia zeukan markina-xemeindarrak, eta baldintzapeko askatasunean zeukaten 2020. urtetik.

2003ko irailean kartzelaratu zuten Foruria, Venezuelak deportatu eta Espainiako Estatuaren esku utzi zuenean. Naiz-en arabera, garai hartan, "berehala garatu zuen" maskuriko minbizia. Gaitz hori zela-eta, aske utz zezatela eskatu zuen preso politikoak behin baino gehiagotan, baina aukera hori ukatu zion Espainiako Auzitegi Nazionalak: 2006an bota zuen aurrenekoz atzera Foruren eskaera.

2011n, dena den, espetxetik atera zuten presoa, pairatzen zuen gaixotasun larria zela-eta, zigorra etxean bete zezan. 2020an aldatu zuten graduz, eta baldintzapean aske zeukaten ordutik.

2003an espetxeratu aurretik ere jazarri zuten Foru, eta ihesera jo behar izan zuen bere militantzia politikoaren ondorioz. Venezuelara egin zuen ihes, eta han izan zen 1984tik 2003an deportatu zutenera arte. Espainiako Estatuan, 40 urteko kartzela-zigor bat jarri zioten.

NO HAY COMENTARIOS