ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Santiago Farizano/Donostitik.com
2024/09/04 12:01

Eusko Jaurlaritzak berriz hartu du hitza martxoaren 5ean Donostian (Gipuzkoa) izan zen polizia-kargaren harira, eta bistakoa dena gezurtatzen saiatu da berriz. Egun horretan, hainbatetan kargatu zuen Ertzaintzak Reale Arena zelai inguruan eta hiriko beste zenbait gunetan, eta gutxienez hiru pertsona zauritu zituen.

Amaia Zabarte da ertzainen biktimetako bat. Poliziak foam jaurtigai batekin jo zuen burualdean, 30 metro inguruko distantzia batetik. Lurrean zegoela, gainera, ostikoz kolpatu zuen ertzain batek, bideo batek frogatu duen bezala. Zabartek salaketa bat aurkeztu arren, kasua artxibatu zuen epaileak, eta gertatutakoa gezurtatzen eta Ertzaintza zuritzen jarraitzen du Jaurlaritzak.

Bingen Zupiria Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak uztailean bidali zion gutun bat Zabarteri, eta esan zion "ezarritako prozedurak" bete zituela Ertzaintzak martxoaren 5ean. Legebiltzarrean berriz hitz egin du gertakariei buruz Zupiriak, Sumarren galdera bati erantzunez, eta ez du jarrera aldatu. "Gaur-gaurkoz, eta epai irmo batek aurkakorik esaten ez badu, ezin da ziurtatu herritar horrek [Zabartek] jasandako zauriak foam jaurtigai batek eragin zituela", adierazi du sailburuak.

NO HAY COMENTARIOS