ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Espainiako Barne Ministerioa
2020/11/23 13:13

Belgikak joan den astean onartu zuen Jaione Jauregi iheslari politikoa Espainiaratzea, defentsak aurkeztutako helegitea baztertuta. Hala, ostegunean atxilotu eta, Ganteko (Flandes) kartzelan preso izan ostean, atzo arratsaldean estraditatu zuten lezoarra. Espainiako Poliziaren esku utzi zuten Madrilgo aireportuan, eta gaur da Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzekoa.

Jauregik 42 urte egin ditu ihesean: Ipar Euskal Herrian izan zen lehenengo, handik Mexikora joan behar izan zuen, eta azkenik, Belgikara mugitu behar izan zuen.

1981. urteko hilketa baten harira epaituko dute orain. Hain zuzen, Ramon Romeo Espainiako armadako teniente koronela hiltzea egozten diote. Auzitegi Nazionalak iragan otsailean artxibatu zuen Jauregiren aurkako beste auzi bat, preskribitutzat jo zuelako. 1981ean ekintza batean parte hartzea leporatzen zioten kausa horretan.