AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ganteko justizia auzitegia.
2020/11/18 11:14

Jaione Jauregiren defentsaren helegitea atzera bota, eta iheslari politikoa Espainiaratzea onartu du Belgikak. Kasazio Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, datozen bi hilabeteetan estraditatuko lukete Jauregi, Espainiako berri agentzien arabera. Ganteko Auzitegiak aurrez hartutako erabakia berretsi dute, beraz. 1981eko martxoan ETAk Ramon Romeo Espainiako armadako teniente koronelaren aurka egindako ekintzarekin lotzen dute Jauregi.

Espainiaren estradizio eskariak hainbat aldiz ukatu ditu Belgikak -azkenengoz, 2015ean-, iheslari politikoaren giza eskubideak urra zitezkeelakoan. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, ordea, ez zuen irizpide hori babestu, eta Espainiaratzearen alde egin zuen. Halaxe berretsi du orain Belgikako Kasazio Auzitegiak.

1979an egin behar izan zuen ihes Jauregik. 2013an eta 2016an jasan zituen azken atxiloketak, Belgikan.