ACTUALIDAD / Régimen salarial
Iurretako fabrika batek su hartu eta bi langile zauritu ziren ostegunean
Euskal Kataforesis enpresan piztu zen sutea, eta langileak mugitu behar izan zituzten arratsaldeko 20:00etan. Zauritutako bi beharginak ospitaleratu behar izan zituzten.
2024eko uztailaren 20
Iurretako fabrika batek su hartu eta bi langile zauritu ziren ostegunean

Iurretako (Bizkaia) Arriandi industrialdean izan zen istripua, arratsaldeko 20:00ak igarota. Suhiltzaileak bertaratu ziren Euskal Kataforesis enpresaren fabrikara, baina gaueko 02:00ak arte ezin izan zuten sua itzali. Bi langile zauritu ziren sutearen ondorioz, eta ospitaleratuak izan ziren.

Industrialdeko lantegiak eta inguruko hainbat baserri hustu behar izan zituzten, sutea kontrolpean izan arte. Produktu kimikoekin egiten dute lan Euskal Kataforesis enpresan.